AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Irekia
2026/01/23 11:05

Ikasleen matrikulazio kopuruak behera egin duela argudiatuta, Bizkaian lau eskola publiko ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, horiek beste ikastetxe batzuen barruan "integratuko" dituztela iradoki duen arren. Prozesua "integrazio" prozesu bat izango dela esan du Hezkuntza Sailak: Bizkaiko hamabi eskola fusionatuko dituztela dio, baina horren emaitza izango da hamabi hezigune horietatik sei soilik mantenduko dituztela bere horretan.

Bilbon, Getxon eta Leioan daude bideragarriak ez izateagatik zarratuko dituzten lau eskolak; Bilboko Orbegozo eta Tomas Camacho, Getxoko LarraƱazubi eta Leioako Lamiako dira, hain zuzen ere. Horrekin batera, gainera, bi ikastetxetako ikasleak beste hezigune batzuetara tokialdatuko dituzte, baina instalazioak zabalik mantenduz: horixe da, zehazki, Basauriko Soloarte eta Deustuko HLHIren egoera. Erabakia justifikatzeko, Hezkuntza Sailetik azaldu dute "irizpide pedagokikoak" hartu dituztela kontuan, baita "ikasleriaren osaera sozioekonomikoan" omen dauden "desorekak" ere.

BegoƱa Pedrosa sailburuak, Bilbon egindako adierazpenetan, defendatu du hartutako neurriak ez direla "antolaketa-egokitzapen" bat, "integrazio" prozesu bat baizik, "adostutakoa" eta "progresiboa". EITBk jaso duenez, gaineratu du ikasleei ahalik eta arretarik onena ematea bilatzen dutela.

EZ DAGO IRUZKINIK