Bilbo Zaharrean gertatutako polizia-indarkeria kasu bat salatuko dute gaur

Urriaren 15ean iragan zen Ertzaintzaren erasoa, auzokideek salatu dutenez. Gaur bertan, 19:00etan, elkarretaratze bat egingo dute Bilbo Zaharreko plazan, gertatutakoa gaitzesteko.
Argazki Nagusia
Udaltzainak Bilbo Zaharrean. Argazkia: Bilboko Uriola
2020ko urriaren 22a

Lau pertsonak jasan zituzten tratu txarrak, urriaren 15ean, gauerdi aldera. Auzokideek ohar batean adierazi dutenez, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu eta beste bi zigortu zituen Mozal legea ezarriz. Adierazpenean azpimarratu dutenez, hainbat hedabidek esan dute osasunarekin lotutako arrazoiak tartean esku hartu zuela Poliziak, baina auzokideek salatu dute aitzakia bat dela hori.

Azaldu dute auzoko pertsona batek tratu desegoki eta iraingarriak jaso zituela ertzainen partetik gau horretan, eta egoeraz jabeturik, pertsona batzuk hurbildu zirela laguntzera eta bideoak hartzera. Grabatzen ari zen bati polizia-agente batek irain matxistak ere egin zizkiola jakinarazi dute.

Ez da Bilbo Zaharrean gertatu den lehenengo polizia-bortizkeria kasua, inola ere. Bertan bizi direnen esanetan, jasaten duten etengabeko indarkeriaren islada da gertatutakoa. Azkeneko erasoa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, urriak 22, 19:00etan, Bilbo Zaharreko plazan.