AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/01 11:46

Bilboko, Ezkerraldeko, Uribe Kostako eta Hego Uribeko Gazte Koordinadora Sozialistako taldeek elkarrekin jardun dute lanean azken asteetan: "inposatutako pobrezia eta askatasun eza" salatu eta borrokarako deia egin diete gazte langileei. GKSko kideek azaldu dutenez, "bizimodu pobretu batera kondenatuta" daude gazte langileak, eta "ukatua" zaie "oinarrizko bizi-bitartekoetarako sarbidea". Horri lotuta, ohartarazi dute "pobreziara eta autoritarismora ohitutako subjektu obediente" gisa hezi nahi dituztela belaunaldi berriak, eta horretarako baliatzen dituztela, besteak beste, gazteen kriminalizazioa eta euren kontrako askotariko jazarpena.

Gazteen pobretze orokortuari buruz aritzeko eta hura lantzeko dinamika aurkezteko, hainbat batzar informatibo egin ditu otsailean GKSk, Bilbo Handian barrena. Barakaldoko Max Center saltokigunean ere izan ziren gazteak otsailaren 24an, enpresaburuek gazteen pobretzean duten erantzukizuna salatzeko eta gazte langileak borrokara deitzeko, "lehen lerroan" jar daitezen.

Horrekin batera, mobilizatzera deitu duteĀ Bilboko, Ezkerraldeko, Uribe Kostako eta Hego Uribeko Gazte Koordinadora Sozialistako taldeek. Manifestazio bateratu bat egingo dute bihar, martxoaren 2an, Bilbon bertan. Albiako lorategietatik aterako da mobilizazioa, arratsaldeko 18:00etan. Gazteen pobretzearen erantzuleak jarriko dituzte jopuntuan; hala nola, enpresariak, bankariak, erakundeak, politikari profesionalak eta abar.

EZ DAGO IRUZKINIK