Sexu-eraso bat jasan du berriki Bilboko (Bizkaia) emakume batek. Concha Jeneralaren kaleko apaindegi batera joan zen emakumea aurreko ostegunean, goizeko 11:30ean. Kontraktura bat zuen sorbaldan, eta mina arindu ahal izateko jo zuen hara. Buruan toalla bat jarri ondoren, ustezko masajea hasi zuen gizonezko masajista batek, baina segituan hasi zen ukituak egiten, emakumeak salatu duenez.
Alde egin zuen handik, eta gertatutakoa komisarian salatu. Antza denez, duela zazpi urte gertatutako antzeko kasu baten berri izan du emakumeak, eta eraso gehiago izan direlako susmoa egon daiteke. Komisarian erasoaren berri eman zuenean, bertan zeuden poliziek epaitu egin zutela ere seinalatu du emakumeak.