AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Bilboko Uriola
2023/05/31 09:09

Joan den astelehenean protesta bat izan zen Deustuko (Bilbo, Bizkaia) Frank Gehry zubian, Inor ez da ilegala. Inor ez etxe barik lelopean. Deustuko Erriberako Janari Saskia, Atxuri Harrera, SOS Arrazakeria Bizkaia eta Ongi Etorri Errefuxiatuak kolektiboek deitu zuten protestara, aurreko ostegunean Erriberan izan ziren gertakariak salatzeko.

Egun horretan, maiatzaren 25ean, polizia-indarrek hamahiru pertsona migratzaile bota zituzten bizitoki gisara erabiltzen zuten industria-nabetik. Aterperik gabe utzi zituzten eta "gaizkileak balira bezala" jokatu zuten eurekin, osteguneko protesta antolatu zuten kolektiboek salatu dutenez.

Itxura denez, gainera, estatutik kanporatzeko espedienteak ireki zizkieten guztiei. Gaur egun ez daukate paperik, eta egoera araugabean daude.

EZ DAGO IRUZKINIK