Deba Bailarako (Gipuzkoa) eta Goierriko (Gipuzkoa) Kontseilu Sozialistek autobiaren ordainsarien aurkako pankartak jarri dituzte A-636 errepideko hainbat tokitan; Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu dute lelo. Hurrengo urtea hastean, Beasain (Gipuzkoa) eta Bergara (Gipuzkoa) arteko autobidean (A-636) ordainketa-sistema ezartzeko asmoa azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horren aurka protesta egiten hasi dira bi Kontseilu Sozialistak.
Sare sozialetan jakinarazi dute asmoa dutela dinamika bat martxan
jartzeko, eta laster emango dituztela xehetasun gehiago. Momentuz,
azaldu dute prentsaurreko bat egingo dutela datorren astelehenean.