AKTUALITATEA / Homofobia
Bi gazteri eraso homofobo bat egin diete Bilbon
Larunbat gauean izan zen eraso homofoboa, Bilboko Alde Zaharrean. Muxu ematen ari ziren bi mutilen aurka oldartu zen gizon bat; iraindu eta kolpatu egin zituen.
2021eko uztailaren 12
Bi gazteri eraso homofobo bat egin diete Bilbon

Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrean eraso homofobo bat jasan zuten larunbat gauean 18 urteko bi gaztek. Unamuno plazan zeuden hainbat lagunekin, eta muxu ematen ari ziren une batean, haien aurka jo zuen gizonezko batek.

Azaldu dutenez, haiek iraintzen hasi zen erasotzailea, eta bi mutiletako batek erantzun zionean, are modu bortitzagoan oldartu zen. Kolpatu egin zituen, eta gertatzen ari zena sakelakoarekin grabatzen ari zen lagun bat kolpatzen ere saiatu zen.