Bi eraso sexista salatu dituzte Orkoienen

Urtarrilean eta otsailean egin zizkieten sexu-erasoak bi emakumeri Orkoiengo kirol instalazioetan.
Argazki Nagusia
Argazkia: Orkoiengo Udala
2021eko martxoaren 18a

Atzo, martxoaren 17an, eman zuten Orkoiengo (Nafarroa) Mendikur Kirol Guneko udal instalazioetan izandako bi sexu-erasoren berri. Urtarrilean eta otsailean egin zieten eraso bi emakumeri, eta bietako batek jakinarazi duenez, haren kasuan hainbat astez luzatu ziren erasoak.