AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / E. Zunzunegi
2024/05/16 09:12

Jaiak izan ziren Ortuellan (Bizkaia) eta Getxoko (Bizkaia) Andre Mari auzoan aurreko asteburuan, eta berriki jakinarazi dute gutxienez bi eraso homofobo gertatu zirela.

Igande goizaldean izan zen Ortuellako erasoa, maiatzaren 12an. Ez dute zehaztasunik eman. Getxon, berriz, igande gauean gertatu zen erasoa. Bi emakumeri, jai-gunean zeudela, irainak egin zizkien gizonezko gazte batek. Erasotzaileari bere jarrera aurpergiratu zion bikoteak, baina, orduan, ukabilkada bat eman zion emakumeetako bati, tinpanoa leherraraziz.

Azken asteetan, eraso homofo gehiagoren berri eman dute Euskal Herrian. Iruñean (Nafarroa), zehazki, hiru pertsonak jasan dituzte erasoak hilabete honetan.

EZ DAGO IRUZKINIK