AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Itaiak maiatzean egindako protesta bat, Gasteizen.
2023/09/14 08:58

31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba) joan den asteartean, gasolina-zerbitzugune batean zeudela, bere bikotekideari eraso egiteagatik. Iluntzean izan zen, 20:00ak aldera, eta lekuko batek hots egin zuen gertatzen ari zenaz ohartarazteko. Une horretan eraman zuten atxilo erasotzailea.

Aurreko ostiralean, bestalde, Astigarragan (Gipuzkoa) atzeman zuten gizonezko bat, beste emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Aske utzi zuten, epailearen aurretik igaro ostean.

EZ DAGO IRUZKINIK