AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Navarra Televisión
2025/02/11 11:10

Tuterako (Nafarroa) Nano Automotive fabrikaren berehalako itxiera iragarri du enpresako zuzendaritzak. Automobilgintzarako errodamendu-uztaiak ekoizten dituzte bertan, eta zuzendaritzak esan du "modu drastikoan murriztu" dela "bezeroen eskaera". Hori argudiatu du lantokia zarratzeko eta 120 langileak kaleratzeko erabakiaren berri ematean.

Eta badirudi, gainera, berehala egingo duela. "Enpresaren likidazioa eskatzera behartuta ikusten dugu gure burua, eta gaur bertan gauzatuko da hori", dio zuzendaritzak, plantillari helarazitako gutunean. Azaldu du fabrika ixteko "dagokion legezko prozedurari" ekingo diola, eta "etorkizuneko erabaki guztiak Konkurtso Legeak zehazten duen moduan hartuko" dituela.

Euskal Herrian, automobilgintzako beste enpresa baten itxiera iragarri dute azken egunetan: Oñatiko (Gipuzkoa) Stadler. Azterketa ugaritan seinalatzen ari dira Europako eta, nagusiki, Alemaniako automobilgintzan izaten ari den krisia, eta horren erakusle dira Mercedes edo Volkswagen enpresetako murrizketak. Gasteizko (Araba) Mercedesen, behin-behineko 180 langile botako dituzte.

EZ DAGO IRUZKINIK