AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EHU/UPV
2025/02/07 07:40

Beste irakasle faxista baten berri izan dute ikasleek Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Kasu honetan, Gasteizko (Araba) Farmazia Fakultatean eskolak ematen dituen irakasle batengan dago fokua, askotariko adierazpen faxistak egin eta partekatu baititu bere sare sozialetan: Vox bezalako alderdi faxistei gorazarre egiteaz gain, kolektibo zaurgarrien kontrako iruzkinak egin ditu, baita jarrera sionistak erakutsi ere.

Horren berri izatean, antolatzeari ekin diote Farmaziako ikasleek, "faxismoari unibertsitatean aurre egin eta irakasle horren berehalako kanporatzea exijitzeko". Esan dute "onartezina" dela "unibertsitatean gisa honetako joerak onartzea", eta horri guztiari aurre egitera deitu dute ikasleria. Momentuz, bi hitzordu jarri dituzte: datorren astelehenean, asanbladak egingo dituzte 13:00etan eta 18:00etan, fakultateko sarreran.

Leioako Zuzenbide Fakultateko gertakariak, aurrekari bat

Honakoa ez da EHUk, bere barnean, irakasle faxistak onartu eta klaseak ematen jartzen dituen lehen aldia. Iazko irailean, ehunka ikasle mobilizatu ziren Leioako (Bizkaia) Zuzenbide Fakultatean, sare sozialetan askotariko mezu faxistak zabaltzen zituen irakasle baten aurka: orduan ere, hura bota zezatela eskatu zioten ikasleek unibertsitateari. EHUren lehenengo erantzuna izan zen exijentziari entzungor egitea eta ikasleen protestak kriminalizatzea, baina azkenean, gaiak hartu zuen dimentsioa ikusita, irakaslea kanporatu behar izan zuen; ikasleen borrokak lortutako garaipen bat.

EZ DAGO IRUZKINIK