AKTUALITATEA / Homofobia
Beste eraso homofobo baten berri eman dute Iruñean
Gizonezko batek diskoteka batean eraso zion beste gizon bati, eta gerora onartu zuen bere sexu-orientazioagatik oldartu zela bere kontra.
2025eko urtarrilaren 27
Beste eraso homofobo baten berri eman dute Iruñean
— ARGAZKIA Navarra.com

Ostiralean atera zen argitara gizon bat atxilotu zutela Iruñean (Nafarroa), eraso homofobo bat egiteagatik. Abejeras kaleko diskoteka batean gertatu zen, gauez: beste gizon baten kontra jo zuen atxilotuak, eta aurpegian zauritu zuen. Gerora onartu zuenez, biktimaren sexu-orientazioagatik egin zion eraso. 24 urte ditu erasotzaileak.

Nafarroako hiriburuan eraso homofobo ugariren berri eman dute azken hilabeteetan, esaterako, iazko azaroan, irailaren hasieran eta amaieran, edo ekainean.