AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Diario de Noticias
2022/10/10 09:03

Urriaren 2an, behargin bat hil zen Muniaingo (Nafarroa) nekazal ustiategi batean, orein bat bere aurka oldartu ostean. Horren berri eman zutenetik, baina, beste bi lan-heriotza izan dira Nafarroan bertan; Sarrigurenen (Nafarroa) bata, eta Allon (Nafarroa) bestea.

Aurreko astelehenean, bihotzekoak jota zegoen langile batek galdu zuen bizia erietxean. Alloko Essity papertegian aritzen zen, eta bere lanpostuan bihotzeko batek emanda ospitaleratu zuten irailaren 22an. Dena den, 11 egunera zendu da 60 urteko gizona.

Lizarraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak protestara deitu zuen aurreko ostiralerako, Lizarraldean izan diren azken bi erailketa horiek salatzeko. Basakeria kapitalista gelditu lelopean, elkarretaratze bat egin zuten Lizarrako (Nafarroa) Baja Navarra kalean, ostiral iluntzean. GKSko kideek seinalatu zuten "barbarie kapitalistaren adierazpenik krudelena" dela heriotza, baina ez dela bakarra. "Argi utzi nahi dugu lan-heriotzen moduko tragediei aurre egiteko modu bakarra komunismoa eraikitzea dela, ekoizpen-modu kapitalista gainditzea ekarriko baitu berekin ezinbestean, baita benetan askea den gizarte bat sortzea ere", gaineratu zuten.

Bestalde, pasa den ostegunean, urriaren 6an, behargin bat hil zen Sarrigurengo Berlys okindegian. Oraindik ez dituzte arrazoiak argitara atera; hala ere, Gabonei begira lantokiko lan-erritmoak eta lan-karga nabarmen igo direla azaldu du LAB sindikatuak.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 61 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian; alegia, lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK