AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
@MegaenLucha
2021/11/29 16:08

Berrizko (Bizkaia) Melchor Gabilondo (MEGA) enpresako langileek egunak daramatzate borrokan. Beharginen egoera "prekarioa" eta enpresaren azken urteetako erabakiak salatu dituzte, eta haien lanpostuen defentsan, hainbat aldarrikapen egin dituzte.

Izan ere, 2020an 120 langileko plantilla zeukan MEGAk eta, egun batetik bestera, hemezortzi langile kaleratu ondoren, berriz hartu zituzten lanerako euretako sei. Gainera, enpresako zuzendaritzak langileei jakinarazi zien azaroko lehen hamabostaldian jasoko zutela urriko nomina baina, orain, "likidezia falta dela-eta", langileek ez dute nomina jasoko. Hori gutxi balitz, enpresa legez kanpo saiatu da aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat negoziatzen, langile batzordearen adostasunik gabe.

Egoera desegonkor horren aurrean, mobilizatzea erabaki dute MEGAko langileek. Pasa den barikuan, azaroaren 26an, kontzentrazio batera deitu zuten Berrizko udaletxearen aurrean eta, horren ondoren, manifestazio bat egin zuten herriko kaleetan zehar. Haien aldarrikapen nagusiak dira, besteak beste, enpresak urriko nomina ordaintzea, beharginen lanpostuak ziurtatzea, 2020-2021 arteko gutxieneko bermearen igoera aplikatzea eta hitzarmen berri bat negoziatzea.

EZ DAGO IRUZKINIK