AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/09 12:29

Duela gutxi identifikatu dute beste irakasle faxista bat Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Gasteizko (Araba) Farmazia Fakultateko irakasle batek, sare sozialetan, kolektibo zaurgarrien kontrako eta alderdi faxisten nahiz sionismoaren aldeko mezuak zabaltzen zituela jakin zen, eta horren aurrean antolatzea erabaki zuten bertako ikasleek, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak azaldu duenez: "Farmaziako ikasleok gure artean saretu eta asanbladak zein mobilizazioak deitu genituen irakasle honen berehalako kanporatzea lortzeko bidean antolatzeko".

Hori ikusita, oraingoan, Leioako (Bizkaia) campusean egin baino azkarrago erantzun du unibertsitateak. Joxerramon Bengoetxea errektoreak esan du, "gaia argitu" arte, Gasteizko irakasle faxista klaseak ematetik baztertu duela EHUk, behin-behinean gutxienez. IAk "aurrerapausotzat" jo du neurria, baina gogoraraziz "ikasleok antolatzen hasi garelako" hartu duela neurri hori unibertsitateak. Izan ere, ikasturte honen hasieran, Leioan argi geratu zen "EHUko irakasle faxistak kanporatzeko ikasle antolakuntzak duen gaitasuna". Hasieran ikasleen exijentziari entzungor egin arren, ehunka ikaslek egindako mobilizazioen ondorioz, azkenean Zuzenbide Fakultateko irakasle faxista bat kanporatu behar izan zuen EHUk.

Horri lotuta, hezkuntzan ere olatu erreakzionarioa hartzen ari den indarraz ohartarazi du IAk, eta horri aurre egitera deitu du: greba bat antolatu du martxoaren 13rako, "gorakada erreakzionarioaren eta ikasle langileon interesen alde", eta bihar Farmazia Fakultatean izango diren asanbladetan parte hartzeko deia ere egin du. 13:00etan eta 18:00etan izango dira asanbladak, fakultateko sarreran.

EZ DAGO IRUZKINIK