AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteizko campusa.
2021/11/25 13:20

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da gaur, eta Bigarren Hezkuntzako ikasleez gain, Hego Euskal Herriko campusetako ikasleak ere atera dira kalera goizean nahiz eguerdian. Aldarri berdina oinarri hartuta egin dituzte mobilizazio deialdiak Bilbon (Bizkaia), Leioan (Bizkaia), Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa).

Bilboko Unibertsitateetako Emakume Taldeen Koordinadorak, Lorratzek, Arrakalak, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak, Akelarrek eta Unibertsitateko Indar Batasunak egin dituzte gaurko deialdiak, Indarkeria matxistaren aurrean antolatu, berdintasun faltsua borrokatu aldarri hartuta.

Beste hainbat eraso EHUn

UIBk eta Leioako campuseko emakumeen taldeak, Lorratzek, atzo eman zuten UPV/EHUn gertaturiko beste hainbat erasoren berri. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean eskolak ematen dituen irakasle bat seinalatu zuten: "Irakasle baten izaera erasotzailearen berri izan dugu, hainbat testigantza bildu eta gero. Eraso eta jarrera horiek salatzen ditugu". Irakasle horren kanporatzea exijitu zuten, hala.

"Indarkeria matxistaren konplizetzat" jo zuten UPV/EHU. "Presio sozialaren ondorioz", ustez,  "izaera feminista hartu" duen arren, "haren kontraesanak agerian" daudela azaldu dute Lorratzek eta UIBk: "Erasoak erreproduzitzen dituen eta horiek gainditzeko baldintza errealik jartzeko borondaterik adierazten ez duen instituzio bat da".

Duela gutxi, Ibaetako campusean ere atera da argitara irakasle batek egindako sexu-eraso bat. Erasoa salatzeko protestara deitu zuten UIBk eta Arrakalak.

EZ DAGO IRUZKINIK