AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/31 07:27

Pasa den larunbatean, urriaren 29an, 47 urteko behargin batek galdu zuen bizia Andoaingo (Gipuzkoa) Antex Fibres enpresan. Argitu ez dituzten arrazoiengatik, makina batek harrapatu zuen langilea 13:00ak aldera; osasun-langileak bertaratu ziren arren, lantokian bertan hil zen. Aldi baterako enpresa baten bidez ari zen Sorabilla auzoko lantegian soldatapean lanean.

Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "kapitalismoari berezkoa zaion metaketa beharrak eragindako biolentziaren beste kasu baten aurrean gaude"; "kasu honetan, gainera, aldi baterako kontratua zuen langileak".

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 64 langile hil dira haien lanpostuetan, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK