AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/09/04 11:20

Elorrion (Bizkaia) istiluak izan dira bart. Goizaldean, 03:00ak aldera, San Jose ingurura bertaratu da Ertzaintza, han zeuden pertsonak indarrez aterarazteko asmoz. Haien aurka jo dute poliziek, eta erdialdera ihes egin behar izan dute San Jose inguruan zeuden askok; oztopoak jarri omen dituzte ertzainen ibilgailuei aurrera egin ahal izatea zailtzeko. Poliziak gero "herria hartu" duela jakinarazi du Durangaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak, eta etxera bidean zeuden gazteak jazarri dituztela ere azaldu du.

Guztira sei gazte atxilotu ditu bart Ertzaintzak, eta "desordena publikoak" eragitea leporatzen diete.

Elorrion gertatutakoaren harira, GKSko kideek azpimarratu dute hamaika txokotan izan direla gisa horretako erasoak azken asteetan, baina "gauetako karga horietatik haragokoa" dela auzia: "indar polizialen presentziak nabarmen egin du gora kaleetan, eta komunikabideek egunero seinalatzen dute gazteria birusaren hedapenaren erantzuletzat, interbentzio polizialak legitimatuz". Seinalatu dute, gainera, "alderdi politiko instituzional guztiak" direla "egoera honen erantzule", "pandemiaren kudeaketarako aterabide poliziala baimendu duten heinean".

Elkarretaratzea arratsaldean

Sei atxilotuei elkartasuna adierazteko, haien kargugabetzea eskatzeko eta bart gertatutakoa salatzeko mobilizaziora deitu dute Durangaldeko GKSko kideek. Elorrioko plazan egingo dute kontzentrazio bat, 19:30ean.

EZ DAGO IRUZKINIK