AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/06 17:58

CGT, LAB, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek deiturik, milaka langilek mobilizazio bat egin zuten atzo Baionako (Lapurdi) kaleetan, oro har, Frantziako Gobernuaren lan-erreforma berriei eta osasun-krisiari lotuta jasandako lan-baldintzen kaskartzearen aurrean erantzun eske. Sektore ezberdinetako langileek erantzun zioten deialdiari, horien artean, Miarritzeko (Lapurdi) Dassault autogintza enpresako langileek, Baionako ospitalekoek, trenetako langileek eta hezkuntza arlokoek.

Segur erreformaren ezarpena izan da langileen haserrearen arrazoietariko bat. Izan ere, udan zehar Frantziako Gobernuak azaldutakoaren arabera, osasun-arloko 1.5 milioi beharginek 183 euroko soldata emendatzea izango dute. Dena dela, osasun-sektoreko langile batzuk ez dira erreforma horren barruan kontuan hartu eta ez dute igoera jasotzen ahalko.

Horrekin batera, osasun-arloko beste problematika batzuk ere salatu dituzte, gaixoentzako ohe kopuruen gutxitzea eta derrigorrezko txertaketa bezela. Erretretaren erreforma ere izan dute jomugan, gobernuak erretiroa hartzeko adina atzeratu nahi baitu.

EZ DAGO IRUZKINIK