Zuzendaritza berriarekin okerragotuz joan diren lan-baldintzak salatu dituzte Baionako (Lapurdi) Euskal Museoko harrerako zein zaintzako langileek, greba eginez urtarrilaren 2an nahiz 5ean.
Besteak beste, zuzendaritzaren "dogmatismoa" salatu dute, eta adierazi dute modu jarraituan egin behar izan dituztela lanuzteak, pairatzen dituzten lan-baldintza txarren eta presio psikologikoaren seinale, azaldu dutenez.
Langileen ordezkaritzak jakinarazi duenez, lanuzteei jarraipena emateko asmoa dute beharginek.