AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Ezkerraldeko Itaia.
2022/12/09 10:14

Aurreko asteburuan, gutxienez bi emakumeri egin zizkieten sexu-erasoak Barakaldon (Bizkaia). Ostiralean, kaletik zihoala, emakume bati atzetik heldu zion 30 urte inguruko gizon batek. Heriotza-mehatxuak egin zizkion, laguntza eskatzen bazuen hil egingo zuela esanez, eta bera bortxatzen saiatu zen. Emakumeak telefono-dei bat jaso zuenean, ordea, alde egin zuen erasotzaileak. Egun bat beranduago, larunbatean, txano batekin estalita zihoan gizon batek eraso zion emakume bati. Azaldu duenez, sexu-ukituak egin zizkion kalean.

Bestalde, larunbat gauean, 03:00ak aldera, gizon bat atxilotu zuten Sestaon (Bizkaia), indarkeria matxista leporatuta. Ez dute zehaztasunik eman.

EZ DAGO IRUZKINIK