Azken egunetan bi lan-istripuren berri eman dute Nafarroan. Duela astebete, apirilaren 4an, 47 urteko garraiolari bat zauritu zen N-121 errepidean, Lantzen. 15:00ak aldera, lehertu egin zen langilea gidatzen ari zen ibilgailuko gurpil bat, eta, ondorioz, bidetik irten zen kamioia. Kontrako norantzara igaro zen, arekara heldu arte. Garraiolaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, zauriturik.
Duela bi egun, bestalde, Baztanen izan zen lan-istripu bat, San Blasko Bentatik hurbil. NA-1210 errepideko 8. kilometroan, erorialdi bat jasan zuen 34 urteko egurgin batek, baso-lanak egiten ari zenean. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten bera ere, ustez, hanka bat hautsita.