AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/07/09 11:41

Atzo, uztailaren 8an, 20:00etan izan zen elkarretaratzea Durangoko (Bizkaia) Santanan. Azken astean Durangaldeko bi langile gazte erail dituzte soldatapean lanean ari zirela; asteazkenean Muxikan (Bizkaia) bata, eta aurreko ostiralean Durangon bestea. Kontseilu Sozialista Durangaldeak horren harira deitu zuen protestara, Biolentzia kapitalista gelditu lelo hartuta.

Kontseilu Sozialistako kideen esanetan, lan-heriotza horiek ez dira "kasu isolatuak", "biolentzia kapitalista orokortuaren adierazpenak baino". "Langile-klasearen aurkako sarraskiaren aurrean", beraz, "sozialismoaren aldeko borrokara lerratzea" beste aukerarik ez dagoela azpimarratu dute, "hori baita soldatapeko lanaren eskuetan bizia galdu duten guztiak omentzeko zinezko modu bakarra".

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 31 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

EZ DAGO IRUZKINIK