AKTUALITATEA / Martxoak 8
Aurtengo Martxoaren 8an ere mobilizatzera deitu du Itaiak
Aurten 24 herritan antolatu dituzte mobilizazioak Itaiako kideek, 'Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki!' lelopean.
2022eko otsailaren 7
Aurtengo Martxoaren 8an ere mobilizatzera deitu du Itaiak

Hilabete baino ez da geratzen Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako, eta Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak jakinarazi du aurten ere mobilizazioak egingo dituela egun horretan. Iaz mobilizazio jendetsuak egin zituen hainbat eta hainbat herritan, eta aurten are herri gehiagotan izango dira deialdiak. Guztira, 24 herritan antolatu ditu mobilizazioak Itaiak.

Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki! aldarri hartuta aurkeztu ditu deialdi horiek.

Hona hemen argitaratutako hitzordu guztiak: