Larunbatean gizonezko bat atxilotu zuten Barakaldon (Bizkaia), haren bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Emakumeari modu jarraituan tratu txarrak egiteagatik ezarri zioten urruntze-agindu bat gizonari, baina agindu hori urratu eta harengana jo zuen larunbatean. 35 urte ditu erasotzaileak.
Argitan taldeak protestara deitu du gaurko; Barakaldoko plazan jarri dute hitzordua 18:30erako.
Tuteran (Nafarroa), gainera, igande goizean atxilotu zuten beste gizonezko bat, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Larunbatean izan zen erasoa; erasotzailea, dena den, bere etxebizitzara sartu zen eta udaltzainek ezin izan zuten hurrengo goizera arte atzeman.