AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Etxerat
2023/04/11 17:47

Joan den asteburuan geratu zen aske Faustino Marcos preso politiko donostiarra. Espainiako Espetxe Erakundeek martxoaren bukaeran jakinarazi zuten Euskal Herrira lekualdatuko zituztela hainbat preso politiko; tartean, Marcos. Azkenean, ordea, tokialdatu aurretik bete du zigorra, osorik. Guztira, hamahiru urtez izan dute preso, eta Darocan (Zaragoza) bete ditu kartzelaldiko azken urteak. 2020an mugitu zuten Darocara, eta Herrera de la Manchan izan zuten horren aurretik.

51 urte ditu Marcosek. 2010ean atxilotu zuten Katalunian, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak 2012an ezarri zion zigorra.

EZ DAGO IRUZKINIK