Zigorra osorik bete ondoren, gaur atera da Valladolideko kartzelatik Mikel Orbegozo (Donostia, Gipuzkoa, 1969) euskal preso politiko donostiarra. Zigorraren azken urte erdi hau Valladoliden bete du, baina orain gutxira arte Badajozeko espetxean egon da preso.
Orbegozo 2005eko otsailean kartzelaratu zuten, ETAko kidea izatea leporatuta. Ordutik, bost eguneko inkomunikazioan egon zen, eta torturak salatu zituen, salaketa horiek zigortu gabe gelditu baziren ere. 2017an Kepa del Hoyo bere ziegakidea eraila izan zen kartzelan, bihotzeko batek emanda. Eta esan bezala, iazko urte amaieran Valladolidera mugitu zuten euskal presoa. Bertan pasatu ditu espetxealdiaren azken hilabeteak.