AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Baionako AS errugbi klubeko jokalariak, urriko partida baten amaieran. Argazkia: @baionakoneskak
2021/11/10 17:26

Baionako Neskak bezala dira ezagunak ASB errugbi taldeko jokalariak. Lau urte daramatzate Elite 1 deituriko mailan, baina azaldu dutenez, "badirudi [Elite 1ean] lehiatzeko exijentziak ez direla ulertuak" eta, ildo horretan, prestatzaile fisikoen edota gimnasio gela baten premia azpimarratzen dute.

Bi eskakizun horiek "oinarrizkoak eta beharrezkoak" direla diote jokalariek, euren jarduera bermatzeko zein integritate "fisiko eta morala" arriskuan ez jartzeko, hain zuzen ere. Behar horiek ez direla berriak azaldu dute eta, antza, klubeko zuzendaritzak "printzesen nahikeritzat" jo zituen eskaerak, horiei entzungor eginez. Zentzu horretan, jokalariek horri guztiari egozten diote hainbat kidek taldea utzi izana.

Gauzak horrela, aurreko igandeko partidan jokatzeari uko egiteko erabakia hartu zuten, eta hala jakinarazi zuten gutun ireki baten bitartez. Grebak "alarmak piztea" espero dute, bai eta erantzun bat lortzea ere.

EZ DAGO IRUZKINIK