AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ekidaren iazko Arte Eskola Sozialista, Donostian.
2025/02/11 09:59

Artea Kalera izenpean, "arte plastikoek kultur borrokan duten lekuaz aritzeko" jardunaldi batzuk antolatu ditu Ekida Arte Ekimen Sozialistak. Euskal Herriko hiru herritan prestatu dituzte arte plastikoei lotutako egitarauak, Gasteizen (Araba), Arrasaten (Gipuzkoa) eta Barañainen (Iruñerria, Nafarroa) hain zuzen ere.

Ostegun honetan izango da aurreneko hitzordua, arratsaldez, Gasteizko Hala Bedi tabernan. 18:30ean emango diote hasiera egitarauari, argazki erakusketa batekin, eta hitzaldi bat egingo dute 19:00etan hasita: Arte plasikoak, kultur borrokarako tresna. Horren ostean, DJ Komadük girotuko du gaua. Ekidak aurrerago emango du Arrasateko eta Barañaingo jardunaldien berri.

Aurreko udan, Arte Ekimen Sozialistak lehenengo aldiz antolatu zuen Arte Eskola Sozialista: lau eguneko elkargune bat izan zen, Donostiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialistan, borondate iraultzaileko artistak biltzeko. Bi diziplina zehatz landu zituzten eskolan: arte eszenikoak eta antzerkia batetik, eta muralismoa eta arte bisualak bestetik.

EZ DAGO IRUZKINIK