AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/06 09:27

Etxebizitzaren negozioaren aurkako beste mobilizazio-egun bat izango da datorren apirilaren 5a. Etxebizitzaren aldeko mugimenduek hamaika tokitan antolatu dituzte mobilizazioak, eta Euskal Herrian ere lur hartu du deiak: egun horretarako, Donostian (Gipuzkoa) antolatu du manifestazio bat Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Eta hitzordua zehaztu du dagoeneko: eguerdiko 12:00etan hasiko da manifestazioa, Bulebarretik.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak aurreko hilean azaldu zuenez, "enpresarien eta politikarien eskuetan ez dago etxebizitza arazoari irtenbide eraginkorrik" emateko aukerarik, eta "kaleetan egindako presioa da aldaketa benetakoak lortzeko bidea". Uste du bi direla, nagusiki, "etxebizitza arazoari aurre egiteko neurri eraginkorrek" bete beharko lituzketen baldintzak: batetik, "mobilizazio sozialaren fruitu izatea" eta, bestetik, "etxebizitzaren negozioaren kontura hartzea, eta ez hura indartuz". Hala, iazko abenduaren 14an Bilbon (Bizkaia) egin bezala, dei egin du etxebizitza eskubidearen alde mobilizatzera eta antolatzera.

EZ DAGO IRUZKINIK