AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gaztetxearen desalojoa salatzeko manifestazioa, iazko abenduan.
2025/03/03 11:09

Durangoko (Bizkaia) Kaletik Gaztetxera asanbladak duela gutxi ohartarazi du lau kideren egoeraz, EAJ buru duen udalak haien aurkako salaketa mantentzen baitu, Durangoko Gaztetxea babesteagatik eta defendatzeagatik. Salaketa hori tarteko, apirilaren 3an epaituko dituzte lau gazteak. "Beste behin ere argi geratu da zein den udalaren jarrera bere interesen alde borrokatzen ez duen antolakuntza ororen aurrean", salatu dute asanbladako kideek.

Uste dute ezinbestekoa dela orain "Gaztetxearen aldeko borrokak duen indarra erakustea", eta aldarri bat egin dute: "Borroka ez da hemen bukatu. Durangar gazteon interesen alde borrokatzen jarraituko dugu". Hala, hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu dute.

Asanbladak iazko abenduaren hasieran eman zuen Durango Gaztetxearen berri: udalarekin izandako elkarrizketek huts egin ostean, gazteek euren kabuz espazio bat irekitzea erabaki zuten, Gaztetxe bilakatzeko. Udalak errepresio bidez erantzun zuen hasieratik: asanbladako zenbait kide salatu eta espazioa husteko prozedura martxan jarri zuen. Poliziak abenduaren 14an hustu zuen Gaztetxea, inolako agindu judizialik gabe, eta Gaztetxea babesteko asmoz bertaratutako ehunka pertsonen aurka kargatu zuen.

EZ DAGO IRUZKINIK