AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/12/20 09:07

Aurreko ostiralean, abenduaren 17an, zendu zen Antton Troitiño preso politikoa. Eritasun larri eta sendaezin bat zuen palentziarrak, eta gaitz horren ondorioz hil zen duela hiru egun, Irunen (Gipuzkoa). Kartzelan gatibu zela sumatu zituen gaitzaren lehenengo sintomak, hain justu, 2020ko apirilean.

Gaixotasuna zela-eta, joan den otsailaren 5ean irten zen Estremerako (Madril) espetxetik, baina baldintza oso gogorrekin. Hamabost egunean behin aurkeztu behar zen polizia-bulegoetan edo administrazioaren zerbitzu sozialetan, eta debekatuta zuen bizileku modura zehaztutako probintziatik —kasu honetan, Gipuzkoatik— irtetea. Bestalde, debekatuta zuen "bere edo ETAko beste edozein kideren omenezko edozein ekitaldi publikotan parte hartzea", baita elkarrizketak eskaintzea, adierazpenak egitea nahiz komunikabideetan agertzea ere.

Ia 30 urtez espetxean

Troitiñok, guztira, ia 30 urte egin zituen kartzelan preso. 1957an jaioa, 30 urte zituela atxilotu zuten. ETAren hainbat ekintza leporatuta, 2.700 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten.

24 urtez gatibu izan ostean, 2011n, aske geratu zen palentziarra, haren kontrako kondenak zenbatzean izan zen "akats administratibo" baten ondorioz. Hortaz, segituan agindu zuten berriz atxilotzeko, baina ordurako Londresera ihes egitea lortu zuen berak. 2017ko maiatzean atxilotu zuten, eta 2018an kartzelaratu zuten berriro.

EZ DAGO IRUZKINIK