AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/30 10:11

2022an hartu zuen Espainiako Gobernuak alokairuen prezioak mugatzeko lehen neurria, gehienez ere %2 haz zitezen. Neurria beste urtebetez luzatu zuten 2023an, etxebizitza legearen onarpenarekin batera. 2024rako, Erreferentziazko Prezioen Sistema Berria (EPSB) ezarri eta %3an finkatu zuten legezko igoeraren muga.

Alokairu Segurua erakundearen ikerketa batek Espainiako Estatuko probintzia nagusietako alokairuen prezioak aztertu ditu, eta honakoak dira ondorioak: batez beste, ikertutako kasuen %85etan, alokairuaren prezioa EPSBaren gainetik kokatzen zen. Adibide gisa, Madrilen eta Bartzelonan, alegia, gune tentsionatu gisa izendatuak izateko aukera handiena duten bi lurraldeetan, prezioen mugatik gora dauden alokairuak %90 dira. Lehenaren kasuan alokairuak 170 euroan murriztu beharko lirateke, batez beste; bigarrenean, 200 euro inguruan. Valentzian eta Malagan, esaterako, alokairuen %94 daude mugaren gainetik eta, batez beste, 200 euroan murriztu beharko litzateke prezioa.

Madrilen eta Bartzelonan, alegia, gune tentsionatu gisa izendatuak izateko aukera handiena duten bi lurraldeetan, prezioen mugatik gora dauden alokairuak %90 dira

Mugara heltzen ez direnekin, zer?

Indize berriak ezarritako prezio-mugaren azpitik dauden pisuak egon arren, legez ezingo lukete alokairua modu arbitrarioan igo, kontratua indarrean dagoen bitartean errentaren urteko eguneratzeak mugatuta daudelako. Kontratu berrien sinatzean, indizeak ez du eragin handirik izanen, balio informatiboa besterik ez. Izan ere, indizeak muga legal gisa jardun dezan, autonomia erkidegoek gune tentsionatuak ezarri beharko dituzte eta, honezkero, Kataluniak bakarrik egin du eskari hori.

Kasu horietan, kontratuaren berritzea bada eta ugazaba jabe handia bada, behartuta egonen da erreferentziazko prezioaren edo kontratu zaharraren artean preziorik merkeena duena ezartzera. Jabe txikiei dagokienez, Espainiako Estatu mailako merkatuaren gehiengoa direnak, aurretiaz indarrean zegoen kontratua izoztu baino ez dute egin beharko. Aldiz, etxebizitza berri bat lehenengo aldiz merkaturatzen bada, EPSBaren arabera finkatuko zaio alokairuaren gehienezko prezioa.

Jabe txikiei dagokienez, Espainiako Estatu mailako merkatuaren gehiengoa direnak, aurretiaz indarrean zegoen kontratua izoztu baino ez dute egin beharko
EZ DAGO IRUZKINIK