AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Euskal Industria Ondarea
2024/02/08 13:58

Berriz ere, aldi baterako lan-erregulazioko espediente (ERTE, gaztelerazko sigletan) bat ezarriko dute Tubos Reunidosek Amurrion (Araba) duen plantan. Aurreko udan ere onartu zuten aldi baterako espediente bat enpresan, eta irailaren 1ean sartu zen indarrean. Sei hilabeteko iraupenekoa da espediente hori, eta, beraz, hilabete honetan agortu da. Une horretan jakinarazi du Tubos Reunidosek berriz egingo duela aldi baterako lan-erregulazio baten alde, horrek dakarren kontratu etenarekin.

Bihar bilduko dira enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak. ELA sindikatuak (sindikatu nagusia da Amurrioko lantokian) esan du estrategia bat jarraitzen ari dela enpresa: aldi baterako lan-erregulazioko espedienteen "mekanismoez aprobetxatzea". Modu horretan, langileen "baldintzak ahultzen" ari direla iritzi dio, eta "etekinak maximizatzeko asmoz" egiten duela hori.

Oraindik ez dituzte argitaratu Tubos Reunidosek, 2023a amaitzean, izan zituen emaitza ekonomikoak. Dena den, 2023ko lehen seihilekoan, 54,5 milioi euroko irabazi netoa izan zuen enpresak, 2022ko tarte berdinean baino %52 gehiago. 700 behargin inguru dira Amurrioko plantan.

EZ DAGO IRUZKINIK