Aiako (Gipuzkoa) 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostegun goizaldean, adin txikiko neska bati sexu-erasoa egiteagatik. Erasotzailea kontaktu-aplikazio baten bidez jarri zen harremanetan emakumearekin, eta hala lortu zuen berekin hitzordu bat jartzea, Donostian (Gipuzkoa).
Asteazken arratsaldean elkartu zirenean, neska Aiako bere etxebizitzara eraman zuen gizonak. Han egin zion eraso.