AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Miñaoko Aernnova enpresako langileen mobilizazioa Gasteizen, 2020ko abenduan. Argazkia: kaixo.com
2022/04/05 21:08

Aernnova Engineering Division hegazkingintza sektoreko enpresak Miñaon (Araba) du lantegia, eta Engineering Solutionsek egin zuen bere. Ondorioz, Aernnovaren hitzarmena ezgaitu eta bigarrenaren lan-hitzarmena aplikatu zitzaien langileei, lan-baldintzak okerragotuz. Izan ere, Engineering Solutions enpresak itun propiorik ez duenez, sektoreko hitzarmena ezarri zen.

Are, langileek euren lan-baldintzak okertu direla salatu dute gaur, apirilaren 5ean. Hainbat langile kaleratu zituen enpresak pandemiaren hasieran eta, horrela, lan-karga handitu eta malgutasun handiagoa inposatu die gainontzeko beharginei. Hori ez ezik, inflazioaren izugarrizko igoerak langileen soldatak txikitu ditu, ordainsaria ez baita KPIaren arabera igo. Soldata maila desberdinak ere seinalatu dituzte, langileen arteko ezberdintasunak handitzen baitituzte.

Hala, apirilaren 7rako ere lanuztera deitu du langile batzordeak, 09:00etatik 13:00etara. SEAren aurrean elkartzeko asmoa dute langileek, soldatak "igo eta parekatuko dituen benetako negoziazioa" eskatzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK