AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EITB
2024/02/19 12:29

Sopuertan (Bizkaia) pertsona adingabeentzako babes-zentro bat irekitzeko asmoa dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta mankomunitateak, udalak aurreko ostegunean jakinarazi zuenez. Horren berri emateko argitalpena berehala ezabatu zuen udalak, baina, ordurako, nahikoa hedatu zen albistea herrian. Eta hainbat bizilagunek emandako erantzuna erabat erreakzionarioa izan da: adin txikiko pertsonentzako zentroak eta bertan hartzen dituzten gazteak seinalatu eta kriminalizatu dituzte.

Babes-zentroak herriko "segurtasuna eta bizikidetza arriskuan" jarriko dituela esan dute zenbait bizilagunek, eta proiektuaren kontra mobilizatu dira: zentroari ezetz esateko manifestazio zaratatsuak egin dituzte aurreko ostiralean eta larunbatean. Azken urteetan gertu izan omen dituzte zenbait zentro, Artzentalesen (Bizkaia) eta Karrantzan (Bizkaia), eta horiek sortutako "arazoei" egin diete erreferentzia.

Agustin Cuadrado alkateak (EH Bildu) "lasaitasuna eta ardura" eskatu ditu, baina mugatu da esatera ez dela "gomendagarria", zentroan izango diren adingabeen "profilak" ezagutu gabe, "aurretik juzgatzea eta alerta jotzea".

EZ DAGO IRUZKINIK