Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Igandea, 2021ko urtarrilaren 17a
  • Igandea
    2021ko urtarrilaren 17a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Langile Mugimendua
2019ko ekainaren 12a
Hamar egun daramatzate greban Amurrioko Valvospain-Ituarte enpresako langileek

Amurrioko Valvospain-Ituarte enpresak 61 langile kaleratu nahi ditu, Enplegua Erregulatzeko Espediente baten bidez. Bestalde, soldaten ordainketetan atzerapenak izan direla ere salatu dute beharginek. Gaur, asteazkena, hamar egun bete dituzte greban, eta borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute.

Langile Mugimendua
2019ko ekainaren 12a
Iruñeko "narko etxebizitzetako" trafikatzaileak kaleratzeko elkarretaratzeak egingo dituzte egunero Alde Zaharreko auzokideek

Asteburuan tabernari bati emandako jipoiarekin, gainezka egin zuen Iruñeko Alde Zaharrak. Jarauta kaleko etxebizitza bat "narko etxebizitza" modura erabiltzen du droga-trafikatzaile talde batek, eta zerbitzariaren aurkako erasoaren zein beste eraso batzuen atzean daudela salatzeko, ehunka auzokide bertaratu ziren eraikinaren atarira. Trafikatzaile batzuek gau horretan bertan egin zuten alde, baina auzokideen arabera, gutxienez hiru bloke gehiago dituzte beren esku. Hala, elkarretaratzeak abiatuko dituzte gaur, identifikatuta dituzten "narko etxebizitza" guztietako trafikatzaileak "desalojatu arte". Auzoan drogaren edota poliziaren presentziak gora egin izana, bortxaketa bat, edota okupazio mugimenduaren deslegitimizazio kanpaina ere salatu dituzte hainbat bizilagunek.

Mugimendu Sozialista
2019ko ekainaren 11a
Bihar hasiko da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea

Bihar izango da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko lehen eguna. "Prozesu sozialistari bultzada ematea, komunitate politikoa indartzea eta langile kultura hedatzea" jomuga, igandera bitartean, lan egunak, hitzaldiak zein aisialdirako jarduerak izango dira, Azpeitiko Esklabak eraikinean. "Ospakizuna eta konpromiso politikoa" uztartuko dituzte", "ospakizun eredu politikoa" erdiesteko asmoz. Topagunearen jarraipen berezia egingo du GEDAR LANGILE KAZETAk.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 11a
Langile bat erail dute Tuteran, aurtengo hogeita hirugarrena, gutxienez

Pasa den ostiralean, Asociacion Navarra Sin Fronteras enpresarentzat soldatapean lan egiten zuen behargin bat erail zuten Tuteran. Gaueko txanda ari zen egiten, etxerik gabeko pertsonei zuzendutako aterpetxe batean.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 11a
Iruñeko Corte Ingleseko bi langileren "kaleratze diziplinarioa" salatu dute

"Akusazio faltsu eta larriak" medio, Iruñeko Corte Inglesek bi behargin kaleratu berri ditu. "Ez da kasualitatea langile horiek kalera bota izana. Beren eskubideak aldarrikatu dituzten langileak dira; mobilizatu direnak", azaldu du LABek.

Langile Mugimendua
2019ko ekainaren 10a
Bizkaiko Domino's Pizzak bi grebalari kaleratzeari, sei greba egun gehiagorekin erantzun diote langileek

Greba deialdiaren lehen egunetan lanuzteak egin zituzten bi langile kaleratu ditu Domino's Pizza enpresak. Era berean, enpresak grebalariak ordezkatzeko neurriak hartu dituela ere salatu dute. Hala, lehendik deitutako lau greba egunei beste sei egun gehitzea erabaki dute beharginek. Ekainaren 14an, 15ean, 16an, 21ean, 22an eta 23an izango dira greba egunak.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 10a
Iñaki Bilbaok bisitak eskuburdinik gabe izatea onartu du Puerto III-ko Kartzela Zuzendariordeak

Iñaki Bilbao Lezamako preso politikoak pasa den ostegunean izan zuen Puerto III espetxeko Segurtasun Zuzendariordearen bisita. Hala, atxiloari duela egun batzuk ezarri zioten neurria, bisitetara eskuburdinak jarrita ateratzea, bertan behera utzi dutela jakinarazi zion. Izan ere, neurri hori zela eta, bisitei uko egitea erabaki zuen Bilbaok.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 10a
Ainhoa Barbarin preso politiko urretxuarra 2. gradura pasatzea onartu dute

Ainhoa Barbarin preso urretxuarrak 2. gradura pasatzeko egin zuen eskaera onartu berri du Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak. Gaur egun, Valencia III-Picassent espetxean dute preso. 2. graduaren eskaera onartua izan denez, gaurdanik, kartzelatik irteteko baimen arruntak eskatzeko aukera izango du.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 7a
Anoeta estadioko obretan aritu diren 18 enpresa salatu ditu ELAk, "gehiegikeriak, iruzurrak eta faltsifikazioak" direla-eta

Donostiako futbol zelaiko lanetan aritu diren 18 enpresak ehunka beharginen dokumentazioa faltsutu zutela salatu du ELA sindikatuak. Bestalde, ordaindu gabeko soldatetan zein Gizarte Segurantzari ordaindu gabeko kotizazioetan 4,5 milioi euroko zorra pilatu dute enpresek.

Biolentzia Estrukturala
2019ko ekainaren 7a
Irungo Recondo lantegia ixteko asmoa du Brioche Pasquier enpresako zuzendaritzak

Egun 160 behargin dira Irungo Recondo lantegian. Multinazionaleko zuzendaritzak hartu du ixteko erabakia, eta horren aurrean, langileek asanblada egin zuten maiatzaren 20an. Hala, itxiera "publikoki salatzea" erabaki zuten, baita zuzendaritzari "ondorioez hitz egiteko eta proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko" bilera eskatzea ere.

  • « Aurrekoa
  • 1
  • …
  • 147
  • 148
  • 149
  • 150
  • 151
  • 152
  • 153
  • 154
  • 155
  • …
  • 170
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia