AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Bultzaka
2025/03/11 11:25

Joan den igandean, martxoaren 9an, mobilizazio bat izan zen Deustun (Bilbo, Bizkaia): Jon Mirena San Pedro preso politiko deustuarraren askatasuna aldarrikatu zuten, baita amnistia osoa ere. Izan ere, 30 urte bete ditu espetxean San Pedrok, eta bere jaioterrian oroitu nahi izan dute.

1991n atxilotu zuten deustuarra, ETAren Bizkaia komandoarekin lotuta. Epaiketarik egin gabe ezarri zioten lau urteko behin-behineko kartzelaldia, baina 1995ean utzi zuten aske. Ihesera jo zuen orduan San Pedrok, baina 1999an atxilotu zuten berriz, Frantziako Estatuan. Gatibu izan dute ordutik. 2004an Espainiaratu zuten, eta gaur egun, 2023tik, Basauriko (Bizkaia) espetxean daukate.

EZ DAGO IRUZKINIK