AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/05/22 14:11

Bizkaiko patronala eta sindikatuak 19 aldiz bildu dira Bizkaiko metaleko ituna negoziatzeko. Hala, elkarrizketek porrot egin ostean, sektoreko langileak grebara deitu dituzte ELA, LAB, CCOO, UGT eta CNT sindikatuek. Bihar izango da lehen lanuztea, eta guztira, 250 enpresetako beharginek hartuko dute parte biharko iragarri duten mobilizazioan. Sindikatuen arabera, “zalantzarik gabe, gora egingo du enpresa kopuruak atxikimendu gehiago jaso ahala eta deialdia sektoreko enpresa guztietara iritsi ahala; eta noski, baita greba eguna hasitakoan ere”.

2011az geroztik dago iraungita Bizkaiko metaleko ituna, eta orduztik, hitzarmenik gabe daude. Guztira, metalgintzan aritzen diren 3.832 enpresa daude Bizkaian eta 58.188 langile dira sektorean, Lan Harremanen Kontseiluaren arabera. Ekainaren 3an berriz batuko dira sindikatuak eta patronala.