AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Navarra Televisión
2025/03/28 09:06

Gaur, martxoaren 28an, 24 orduko baraualdia egiten ari da Patxi Ruiz preso politikoa. Iruñeko (Nafarroa) espetxe-zuzendaritzari jakinarazi dionez, kartzelazain baten jarrera salatzeko jo du protestara, izan ere, 4. moduluan preso dauden pertsona gehienekiko "jarrera oldarkor eta probokatzailea" dauka funtzionarioak. Era berean, Ruizek azaldu du kartzelariak "beharrezkoak ez diren tentsioak sortzen" dituela "horretarako arrazoirik ez dagoen egoeretan".

4. moduluaren bereizgarriak kontuan hartuta ("masifikazioa, zikinkeria, drogomenpekotasuna" eta abar, preso politikoak zehaztu duenez), iritzi dio funtzionario horrek ez daukala bertan "zerbitzua emateko gaitasunik". "Zaila da berez hemen bizi dugun egoerari aurre egitea, gainera, pertsona horren jarrera ez profesionala dohainik jasan behar izateko", gaineratu du preso politikoak.

Duela bi hilabete eskas ere egin zuen 24 orduko barau bat, Iruñeko kartzelako osasun-arreta negargarria seinalatzeko. Bertan preso dauden pertsonen aurkako "zabarkeria medikoak" salatu zituen, baita medikuaren "tratu iraingarria" ere.

EZ DAGO IRUZKINIK