AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Pedro Sanchez (X)
2025/07/29 11:32

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak jakinarazi du 2026rako Estatu-Aurrekontu Orokor berriak aurkeztuko dituela. Astelehenean izan zen iragarpena, Moncloatik ikasturte politikoaren inguruan egindako balantzean, eta presidenteak adierazi zuen talde parlamentario guztiak konbentzitzen saiatuko dela aurrekontuak onar ditzaten. Ez du argitu, ordea, nola ebatziko duen 2023tik kontuak aurkeztea galarazi duen zatiketa parlamentarioa, bi urte daramatzatelako horiek atzeratzen.

Gobernuburuak "datu ekonomikoen baikortasuna" nabarmendu zuen agerraldian, ustezko "hazkunde nabarmena", "enpleguaren sorrera" eta atzerriko inbertsioa aipatuz. "Aurrerapen sozialak" ere azpimarratu zituen, hala nola guraso-baimenak zabaltzea: "historikotzat" jo zuen neurria, nahiz eta in extremis onartu duen Bruselaren zigor bat saihesteko. Hala ere, Sanchezek ekidin egin zuen etxebizitza-krisiaren aurka prezioak kontrolatzea bezalako neurrien benetako eraginkortasunari buruzko kritikei erantzutea, besteren artean.

Horrez gain, bere gobernuaren "egonkortasuna" defendatu zuen presidenteak, ustelkeriari loturiko azken eskandaluei eta bere inguruan zabaldu den presio judizialari entzungor eginez. Bestalde, AEBen eta EBren arteko muga-zergen akordioa "gogo bizirik gabe aitortu" zuen, Espainiako Estatuko ekonomiari nola eragingo ote dion zehaztu gabe.

EZ DAGO IRUZKINIK