AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/09/16 09:03

Marixol Iparragirre asteartean epaitu zuten berriz Espainiako Auzitegi Nazionalean, zortzigarrenez. 1997an Juan Carlos I.a Espainiako erregearen aurkako atentatu bat agintzea egotzi diote oraingoan, eta fiskaltzak 27 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen beretzat.

Dena den, akordio batera iritsi ziren bi aldeak: guztira 15 urteko zigorra eman diote eskoriatzarrari, "helburu terroristarekin", "Koroaren aurkako delitu bat" egitea eta "gerrako armak gordetzea" leporatuta. Hainbat hilabetez egon da atzeratuta epaiketa.

Iparragirre 2019ko irailean Espainiaratu zuen Frantziako Estatuak, Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontra irekita zituen hamabi kausak zirela-eta. Oraingoz zortzi epaiketa egin dizkiote: birritan absolbitu dute, eta sei zigor eman dizkiote.

Zigor horiek guztiak kontuan hartuta, Auzitegi Nazionalak 200 urte baino gehiagoko espetxealdia ezarri dio dagoeneko. Gainera, beste lau epaiketa egingo dizkiote.

EZ DAGO IRUZKINIK