2021ko urtarrilaren 5a


Zubitxako Eskolako egitaraua

Kokapena: Bergara

Lekua: Zubitxako Eskola

Ordua:

Deskribapena:

Abenduaren 26an aurkeztu zuten Kontseilu Sozialista Deba Bailara (Gipuzkoa), "antolakuntza komunistan sakontzea eta autodefentsa proletarioa antolatzea" helburu dituena. "Antolakuntza komunistan sakontzeko" bide horretan, baina, azpimarra egin diote "espazio ezberdinak erabiltzeko beharrari". Kontseilu Sozialista Deba Bailarak, hain zuzen, behar horri erantzunez jarri du martxan Zubitxako Eskolako proiektua, Bergaran (Gipuzkoa). Urtarrilaren hasieran aurkeztu zuen ekimena; hala, jakinarazi zuen "proletalgoaren interesen alde lanean jarraitzeko" ekin diola Zubitxako Eskolako proiektuari, eta eraikina "hausnarketa eta eztabaida politikorako gune, dinamika kulturalen plaza eta lan sozial zein sindikala gauzatzeko espazio" izango dela. Kontseiluko kideak eraikina egokitzen aritu dira azken egunetan, eta hilabete osorako egitaraua antolatu dute.