AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Hitzaldiak
'Gazteon udako bizimodu proletarioa borrokatu'
Agenda argazkia
Bilboko GKS-k uztailaren 22an, osteguna, "Gazteon udako bizimodu proletarioa borrokatu" izenburupean arratsaldean zeharreko ekimena antolatu du, bertan gazteria langilearen udako egoera izango dute aztergai. Horren baitan, arratsaldeko 18:30ean, hainbat gazteren testigantza eta esperientziak jasoko dituzte lehenengo solasaldian. Ondoren, 19:30ean, lan-merkatuan gazteriak pairatzen dituen gehiegikerien aurrean babesteko gomendioak eskeiniko dituzte aholkularitza laboraleko saio baten bitartez. Ekimena La Najan izango da, egun Feveren geltokia denaren parean.