AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu dute bi gizonek Gasteizko etxebizitza batean
Joan den igandean egin zioten andreari sexu erasoa, eta astelehenean espetxeratu zituzten bi gizonezkoak. Atzo, berriz, beste emakume bati eraso zioten, kalean.
2019eko abenduaren 26
Emakume bat bortxatu dute bi gizonek Gasteizko etxebizitza batean

Gutxienez bi eraso matxista izan dira Gasteizen azken egunetan. Joan den igandean, bi gizonezkok ermakume bat bortxatu zuten etxebizitza batean, eta erasoa salatu zuen emakumeak. Ordu batzuen buruan atxilotu zituzten erasotzaileak, eta sexu erasoaz gain, bahiketa eta indakeriaz egindako lapurreta egotzi zizkieten, Eitb-ren arabera. Astelehenean espetxeratu zituzten bi erasotzaileak.

Beste eraso bat, kalean

Gaur goizaldean, berriz, neska bati eraso dio haren bikotekideak, Gasteizen bertan. Kalean zirela, gizonezkoak garrasi egin, jo eta lurrera bota du emakumea, lesioak eraginez.

Azken egunetan ere etengabe azalarazi dira genero zapalkuntzari lotutako era guztietako erasoak: ukituak, sexu esplotaziorako emakumeen salerosketa, bahiketak...