AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Tuteran lau emakumeri eraso diete haien bikotekide edo bikotekide ohiek asteburuan
Hiru gizon atxilotu zituzten ostiralean, eta laugarren bat larunbat goizaldean. Epaileen esku utzi dituzte guztiak.
2021ko azaroaren 15
Tuteran lau emakumeri eraso diete haien bikotekide edo bikotekide ohiek asteburuan

Joan den asteburuan, gutxienez lau emakumeri egin diete eraso haien bikotekideek edo bikotekide ohiek Tuteran (Nafarroa). Ostiralean izan ziren erasoetatik hiru, eta larunbat goizaldean laugarrena.

Ostiralean, 07:30ean, emakume bati eraso zion bikotekide ohiak. Bi ordu beranduago, beste emakume bati ere eraso zion senarrak; emakumeak berak hots egin zuen gertatutakoaren berri emateko. Bestalde, hirugarren emakume baten aurka egin zuen bere mutil lagunak egun berdinean; kolpatu egin zuen eta gorputzeko hainbat tokitan egin zion min.

Larunbat goizaldean, gainera, beste emakume bati egin zion eraso bikotekideak, hainbat pertsonaren aurrean.

Lau erasotzaileak eraman zituzten atxilo, eta epaileen esku utzi zituzten gero.