AKTUALITATEA
Maruxak musika-taldeak Instagram bidez salatu duenez, eraso homofobo bat jasan du Iruñeko (Nafarroa) sanferminetan. Bi gizonek egin zieten eraso taldeko kideei eta haien lagun batzuei: "Putos maricones" oihukatu ondoren, kristalezko botilak jaurti zizkieten. Halako eraso homofoboak gertatzen direla ohartarazteaz gain, "espazio seguruak" sortzera deitu dute Maruxaketik.