AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat jo eta iraindu du bere bikotekideak Gasteizen
Zaramaga auzoan izan zen erasoa larunbatean; zauriak zirela-eta, etxebizitzan bertan artatu behar izan zuten emakumea.
2021ko abenduaren 13
Emakume bat jo eta iraindu du bere bikotekideak Gasteizen

Joan den larunbat goizaldean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Gasteizko (Araba) Zaramaga auzoan. Jo egin zuen, baita iraindu ere. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, zauriak zirela-eta, etxebizitzan bertan artatu behar izan zuten emakumea osasun-langileek.

Atxilo eraman zuten erasotzailea. 44 urte ditu.